1966ko urriaren 3an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Pista estaliko 3000 metroko euskal errekorduna 4 urtez 9.09.63rekin 1993an (Boston). 1997an 4.16.09 egin zuen 1500 metrotan, Amelia Lorzaren errekor probintzialetik 23 ehunenekora hurbilduz. Beste marka batzuk: 800 metro 2.09.35 (1992) eta 5000 metro 16.25.61 (1998).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
