Hernanin 1946an jaiotako artista gipuzkoarra.
Arkitektura ikasi zuen Iruñean eta bere lehen eskultura, Jealea, 1967an aurkeztu zuen. Bere lehen produkzioan diseinu lau eta arkitektonikoa ageri da, arrazionalismo espresionista soil batena (Fagollaga, Akelarre ttipia,1968). Gero pinturara ere pasa zen, eta Jorge Oteizaren itzalari heldu zion Aranzazu eta Deba bezalako lan handietan. 70eko hamarkadaren hasieran sail poetiko-antropologiko bati ekin zion: Eza, Andrakilleti, Lanbroak, Txeria, Lurra, Ametsak (1973-75). Interpretazio arkaikoarekin jarraitu zuen (1976-78): Zazpiak bat, Lehen, Maltzuko, Ahoa, Ezker eskuin, Kiarrak, Hilargia (1978).
Arrazionalismoa eta sinbolismoa, lerroa eta ia laua (bolumenik eza nabari da), egurra ororen gainetik eta batez ere, konstante batzuk izango dira (Edorta Kortadi, Deia, 1978ko azaroaren 9a) 70eko hamarkadaren amaieran Iruñeko Ziudadela parkean eta Tolosako Euskadiko Kutxako aretoetan aurkezten duen ibilbide osoan zehar.
1992ko abenduan Lesakako Agiña gaineko Oteizaren hilarrian sortutako txikizioen susmagarri, gertaera horiengatik deklaratu zuen Iruñeko Instrukzio epaitegian, eta errugabea zela berretsi zuen, egun haietan Hernanin zegoela ziurtatuz.
