Instrumentugilea

Azpiazu, Faustino

Sakabi

Gipuzkoako akordeoiaren musikari instrumentista, 1916an Lasturren (Deba) jaioa, petrikilo ezagun baten semea. 1995ean hil zen.

Anton Baltzola, Madarixa Txikixe-rekin eta Elgetarekin ikasi zuen bere artea, 19 urte zituela, Eibarren. Berari zor zaio bizkaitarra ikasiz sortu zuen Gipuzkoako trikitixa tradizionala. Elgeta eta Gelatxoren bidez. Arlo profesionalean genero honetako lehen instrumentista izan zen, 1936-1939ko gerran hartu zuen baliogabetasunak bultzatuta. Sarritan jo ondoren, 61 urterekin utzi zuen trikitia jendaurrean, erreumaren ondorioz, Zarauzko bere azken emanaldian, Egañazpi panderojolearekin batera.

Haren biografia Iñigo Aranbarrik jaso du Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen bildumarako (2003).