1849an Ordizian jaiotako gerrillari karlista gipuzkoarra. Aita liberalek fusilatu zutenean, Santa Cruz apaizaren gerrillan sartu zen, eta haren laguntzaile estua izan zen. Endarlatsakoa (1873ko ekaina) bezalako ekintzetan parte hartu zuen.
Azken gerra karlista amaitu ondoren, Frantzian erbesteratu zen hiru urtez, ondoren Santanderreko komentu karmeldar batean sartuz, geroago domingotarretan profesatuz.