Merkatari eta politikari nafarra Luzaiden/Valcarlosen 1825eko uztailaren 20an jaioa.
1851. urte inguruan, bere Francisco anaiarekin, Iruñan hainbat atal zituen merkataritza konpainia bat ezarri zuen. Horrela, 1854an, beste lau bazkiderekin, Tafallako "La Casualidad" izeneko meategiaren ustiapenerako sozietate bat eratu zuen, eta 1865ean Arraitz-Orkin (Ultzama) errota akuran hartu zuen.
1864an sortutako ""Crédito Navarro"ko lehen gobernu batzaren kide izan zen. 1864ko azaroan Iruñako zinegotzi hautatua izan zen eta 1868ko urriaren 3an Nafarroako Gobernuko Batzordeko ahaldun izendatua. Ongintzarako Probintzia Batzordeko lehendakariordetza esleitu zitzaion eta geroago probintziako Merkataritza, Industria eta Nekazaritza Batzordeko kide izatea ere. Madrilen herriei zegozkien gai propioetarako ordezkaria izan zen. Konstituzioa zin egin zuen 1869ko ekainaren 24ko batzarrean, kargua 1871ko otsailera arte betez. 1872an hautatutako udaletxera iritsi zen. Denbora tarte baten (II Guda Karlistan) desagertu egin zen.
Iruñan hil zen 1878ko ekainaren 5ean. Frantzian Maria Francisca Da Cunharekin ( Basos ?, Basco?) y Carballo, Rio de Janeirotarrarekin ezkondu zen.
- García-Sanz Marcotegui: Diccionario biográfico de los Diputados Forales de Navarra (1840-1931), Gobierno de Navarra, Pamplona, 1996.
