Enpresariak

Aznar y Tutor, Alberto

Zuiako Markesa.

Eduardo Aznar y de la Sota ontzi-jabearen semea. 1919an eraikitako Gran Hotel Carlton S.A. enpresako lehen administrazio-kontseiluko kidea izan zen. Politikoki, Indalecio Prieto sozialistarekin -hautatua- eta Chalbaud abertzalearekin batera, 1918ko otsailaren 24ko Gorteetarako diputatuen hauteskundeetara hautagai monarkiko bezala aurkeztu zen. Erref. Rafael Ossa Echaburu, "Riqueza y poder de la Ría", Bilbao, 1969. Bizkaitik Gorteetarako Liga de Acción Monárquicako kide bezala1920an diputatu hautatua izan zen (Markinako eskualdea).