1715ean Borjan (Zaragoza) jaiotako medikua. 1779an hil zen Madrilen.
Zaragozako Unibertsitateko katedradunn 1743 eta 1755 bitartean; hiriburu horretako errege ospitaleko medikua. Nafarroako Erreinuko protomedikua. Madrileko Mediku Akademiako akademikoa. Fernando VI erregearen eta Carlos III erregeen ganberako medikua. Honako lanak idatzi zituen, besteak beste: Instrucción curativa de las Viruelas (1774) Instrucción curativa de...Tabardillo (1775) eta Disertacion latina sobre las viruelas.
