Eibarren jaio eta Durangon (Bizkaia) bizi den kamera-operadore gipuzkoarra.
Andoaingo irudi eta soinu eskolan goi mailako lanbide heziketa ikasi zuen. Hamaika saio egin ditu ETBrentzat, eta baita Tele 5rentzat ere. Kamera operadore gisa lan egin du 1991tik hainbat gertakaritan. Euskal Herriko itzuli guztiak eta Euskal Bizikletak bete ditu 1995etik. 2004ko Olinpiar Jokoetan kamera operadore gisa aritu zen. Megavideo enpresa ekoizlearentzat egiten du lan (2004).
