Txirrindularia

AZKUE, Javier

Donostian jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Errenteriako Bruesa Laguntasuna taldeko kidea da. Pistako Euskadiko bi txapelketa irabazi ditu. 2002an brontzea izan zen kilometroan. 2003an zilarrezko domina lortu zuen kilometroan eta brontzezko bi taldekako abiaduran eta abiaduran. 2004ko otsailean pistako Gipuzkoako txapeldun izendatu zen Anoetako belodromoan jokatutako txirrindularitzako pistako Euskadiko Txapelketan. Afizionatu mailan ere lortu zuen titulua. Donostiako Txuri-Urdin klubean patinajeko begirale gisa egiten du lan.2005eko

otsailean bigarren urtez jarraian irabazi zuen pistako Challenge Errekan, 2004ko abendutik hamar jardunaldira jokatu zena Auñamendiko belodromoan

Anoeta.Archivo