Soinujole eta pianista gipuzkoarra, Oiartzunen jaioa, Iruni oso lotua musikari familia batean. Pianoarekin Côte Basque eta Costa Azulen profesional egin zen urte luzez. Luis Marianorekin bira bat egin zuen Jugoslavian eta nazioarteko hainbat ekitalditan parte hartu zuen. Sorterrira itzulita, Alambicq sortu zuen Irunen, Gipuzkoako lehen Piano-Taberna.
