1963an Eibarren jaiotako enpresari eta politikari gipuzkoarra. Geografia eta Historian lizentziatua.
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako zuzendari izan zen hamar urtez, eta 2001ean Debagoieneko Industrialdeko zuzendari kudeatzaile izendatu zuten. 2003an Bidegiko zuzendaritza hartu zuen (A-8 eta A-1 autobideak kudeatzen dituen foru enpresa).
EAJko zinegotzia izan zen Aretxabaletako Udalean 1991-1995 eta 1995-1999 legealdietan. 1999ko ekainaren 13ko hauteskundeetan Leintz-Gatzagako zinegotzi aukeratu zuten. 2004ko martxoan, Jose Ramon Beloki ordezkatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako sailean.
