Pilota

Azkarate Lupiola, Hilario (1977ko bertsioa)

Azkarate. Pilotaria eskuz, Elorriokoa (Bizkaia), 1935eko irailaren 9an jaioa. Afizionatu bezala bi urtez irabazi zuen buruz buruko txapelketa. 1957an egin zuen debuta profesionaletan, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa), eta berehala igo zen kategoriaz, atzelari postuan. Buruz buruko titulu gehien lortu dituen esku-pilotaria da, eta sei aldiz lortu du txapela. Segurtasun, konstantzia eta indar handiko jokalaria, potentzia da bere armarik onenetariko bat. Erref. «Berrik. Pilotalekua, 5, p. 20.