Abeslari liriko gipuzkoarra, genero baxukoa, Bergaran jaioa. Bruselako Kontserbatorioan eta Paduan ikasi zuen. Italian egin zuen debuta 1886an, Poliuto operarekin, Treviglio Antzokian, eta arrakasta handia izan zuen. Bere karrera utzi zuenean, Bilbon hasi zen irakaskuntzan, bere akademia jendetsuan.
- DENTICI, Nino. Opera eta zarzuelako euskal abeslarien hiztegi biografikoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 2002.
