Lekaide eta lekaimeak

Azkarate-Askasua eta Gantxegi, Eustakio

1887ko irailaren 19an Bergaran jaiotako apaiza eta musikari gipuzkoarra. Bergaran ere hil zen, 1965eko otsailaren 4an.

Gasteizen apaiz ordenatu zen, Santa Marinan aritu zen Bergaran, eta handik San Pedrora igaro zen. Mariaren Alaben abesbatza sortu zuen, eta harentzat konposatu zituen bere musika-lan gehienak. Maiz hartu zuen organoa. Bi meza, Te Deum, moteteak, Ama Birjinari eta Santuei abestiak eta abar konposatu zituen. Euskal folklorea ere landu zuen Basa txoritxu<7em>, Orra or <7em> goiko, Ileta-doinua (txisturako martxa) eta beste hainbat piezarekin.