Lekaide eta lekaimeak

AZCUE, Carmen

Azpeitian jaiotako gipuzkoar erlijiosoa. Jesusen Alaben ordenako kidea. 1954an, New Orleanseko San Aloysius ikastetxe ireki berrira joan zen, Louisiana estatuko (AEB) hiriburu administratibora, beste hiru euskal ahizparekin batera. Mende erdiz irakaskuntzan aritu ondoren, 2002an itzuli ziren guztiak Euskadira, Donostiako (Gipuzkoa) Jesusen Alaben komunitatearen zerbitzura jartzeko.

Artxiboa AUÑAMENDI