1751. urtearen amaiera aldera Hernanin (Gipuzkoa) jaiotako medikua. 1790. urtean hil zen.
Valentzian ikasi zuen Medikuntza (1770-1774).
Jaioterriko mediku izateaz gain, Euskalerriaren Adiskideen Elkartean "bazkide mediku" gisa sartu ziren landa-profesionaletako bat izan zen. 1781eko Batzarrean eztul konbultsiboaren agerraldiari buruzko memoria aurkeztu zuen.
1779an, bi urtean zehar Hernaniko diputatu izateko aukeratu zuten, hala, probintziako Batzar Nagusietan (Zarautz, 1780) izan zen "batzarreko prokuradore" modura. 1788an Hernaniko alkate izendatu zuten.
- SANTIAGO URQUIJO, F. de. Datos sobre la vida profesional de Manuel de Azconovieta; La Medicina Vasca en la época del Conde de Peñaflorida; 141-45. or., Bilbo, 1985.
- URQUÍA ECHAVE, José María in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
