Militarrak

Azcarraga Perez-Caballero, Luis

1907ko abuztuaren 24an Gasteizen jaiotako militar eta ingeniari aeronautiko arabarra. ETAk hil zuen 1988ko martxoaren 27an.

Madrilen ikasten du 1933an bukatuz. Airezko gudarostearen Dibisioko jenerala, konpainia askotako aholkularia eta hegazkingintza zibileko Zuzendari nagusia, Espazioaren Europar Agentzian Espainiaren ordezko, Aeronautika Ingeniarien Nazio mailako Elkarteko Lehendakaria eta Espainiako Ingeniari zibilen Institutuko Lehendakaria ere izan zen (1957). Haizearen energiaren ustiaketa lanaren egilea da.