Sendagileak

Azarola, José María

1813an Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaiotako emigrante eta medikua. Heriotaza data ezezaguna da.

Madrilen egin zituen Medikuntza ikasketak. 1843an Montevideorantz (Uruguai) itsasoratu zen Mazarredo korbetaren barnean. Montevideora iritsita, Manuel Oribe Brigadier Jeneralak pairatzen zuen urdaileko gaitz bat sendatu eta nolabaiteko ospea lortu zuen. Justo Jose de Urquiza jeneral argentinarra eta Paraguaiko presidente Francisco Solano Lopez lagun izan zituen.