Tolosan 1924an jaiotako musikari gipuzkoarra. Bartzelonan hil zen 2014ko abuztuaren 8an.
Ignacio Mocoroaren ikaslea izan zen eta desagertutako Felipe Gorriti eskolaniako zuzendariorde lanak egin zituen. 1955ean Sydneyko St. Mary's Abesbatzaren zuzendari titularra izan zen. Bi urte geroago, Sydneyko Royal Philarmonic Orchestrako zuzendaria izan zen eta, 1959an, kargu bera bete zuen Adelaideko Adelaide Philarmonic Society orkestran.
Australiatik itzultzean, musika-jarduera orotatik erretiratu zen.
- LINAZASORO, Iñaki. Tolosa. Musikaren herria, Tolosako Udala, 1985.
