Pintoreak

Azaldegi, Maria Carmen

Tolosan jaiotako margolari gipuzkoarra. Hainbat urtez hainbat artista ospetsurekin, horien artean Ixiar Bravo edo Navascués, ikasi ondoren, 2005ean Javier Sagarzazuren estudio hondarribiarrean garatu zuen bere lana.

2005eko urrian, lehen aldiz erakutsi zituen bere jaioterrian koloreen argia eta berotasuna trazaduraren berezkotasunarekin eta indarrarekin bat egiten duten lanak, ahalik eta gai-aniztasun handiena islatzeko.