Pilota

AZAGIRRE, Iker

Bergaran jaiotako pilotaria. Manista. Elgetako Oskarbi klubekoa da. 2003ko martxoan jokatutako Euskal Herriko Txapelketan, Eskuz Banakako Sub-22 kategorian, Markinako Malxeta garaitu zuen 16-22. Urte bereko abenduan Altzako (Donostia) Gabonetako torneoko txapeldun izendatu zen Arruti, finalean Izagirre eta Irureta mendean hartuta (22-16). Artxiboa AUÑAMENDI