1979ko uztailaren 16an Itsasondon jaiotako txirrindulari gipuzkoarra. Ziklo-kroseko lasterkaria.
Debabarrena" taldeko kidea, 2003ko abenduan Itsasondon ziklo kroseko Gipuzkoako txapeldun izendatu zen 1h 01:04ko denborarekin, elite mailan.
1997ko Espainiako Txapelketan (2.a, jubenila), 1999koan (2.a, 23 urtez azpikoa), 2002koan (7.a) eta 2003koan (4.a) parte hartu du. Halaber, 1997ko (jubenilak), 2001eko (23 urtez azpikoak) eta 2002ko Munduko Txapelketetan.
2004ko azaroan Oviedon egin zen ziklo-kroseko proban bigarren sailkatu zen. 2004ko abenduan, Gipuzkoako ziklo-kros txapeldun izendatu zen Itsasondon; 57:06ko denbora egin zuen, David seco bizkaitarra gainditu zuen lehen aldiz bere ibilbide ziklistan, eta bere lasterketa erritmoa ez zen inoiz jaitsi.
2005eko urtarrilean bakarka nagusitu zen Abadiñon (Bizkaia) jokatutako ziklo krosean.
Artxiboa AUÑAMENDI
