Euskal eskultorea. 1692ko urtarrilaren 9an, Rafael de Larralekin batera, Bergarako Eskolarako erretaula bat egitea hitzartu zuen. Erretaula nagusi hori 4 mila dukatetan tasatu zen, idulkirik gabe, eta materialak eskolak eman behar zuen. 1699ko abuztuaren 22an amaitu zen eta hitzartutakoa baino 2.900 erreal gehiago kostatu zen.
