Erremonteko pilotaria. Donostian jaio zen 1910eko urtarrilaren 23an. 1927an hasi zen pilotaren kirolean, amateur gisa. Bere lehen taldea Loyolatarra izan zen. Gipuzkoako txapeldun izan da 1940, 1942 eta 1943an. Lehen mailako txapeldun atera zen Zaragozan (1940), Valentzian (1941), Mallorcan (1942) eta Madrilen (1943) egindako txapelketetan. Gipuzkoako txapelduna 1941 eta 1944 urteetan. Eguzkiaren Lagunen Elkarteko eta Fortuna Klubeko kidea zen, eta, azkenaldian, Eguzki Klubekoa. Erref. "Kiroletako Entziklopedia Orokorra".Antonio
BENGOECHEA
BENGOECHEA
