Pilota

AYERBE OYARBIDE, Ignacio

Ayerbe. Pilotari erremontista, Gipuzkoako Gaintza herrian jaioa, 1932ko uztailaren 31n. Txikitan, Iruñeko Euskal-Jai eskola erremontistan sartu zen. Bere aurrerapenak azkarrak izan ziren eta bere debuta ere bai. 1952an izan zen, Euskal Jai pilotalekuan bertan. Urte eta erdiz Iruñeko kantxan aritu ostean, Urumeara joan zen. Bertan mailaz igo zen eta koadroko lehen atzelarien artean kokatu zen, nahiz eta hasieran Euskalen aurrelari gisa jokatu zuen. Aierbe pegada handiko pilotaria da, eta sakatzaile bikaina. Erref. Berrik.«Frontoia» (13, 22).