Historialariak

Ayerbe Iribar, Rosa

1954ko maiatzaren 16an Hernanin jaiotako historialari gipuzkoarra.

Erdi Aroko Historian doktorea Bartzelonako Unibertsitatean. Deustuko Unibertsitateko irakaslea.

Egilea:

  • Oñatiko konderriaren eta Gebaratarren jaurerriaren historia (1985),
  • Azkoitiko Udal Artxiboko Erdi Aroko dokumentazioa (1993),
  • San Agustinen Laterandar Kanonigen dokumentu funtsaren katalogoa (1511-1990),
  • Santa Anako monasterioa-Soraluze (1997),
  • Elgoibarko Udal Artxiboa (1396-1520) (1999),
  • Santa Klara monasterioaren artxiboko dokumentu-katalogoa, Medina de Pomar (Burgos), 1313tik 1968ra (2000),
  • Elgetako udal artxiboa (1181-1520) (2002)
  • El hierro y los rotas del agotico. Agorregiko burdinola eta errotak (2002).

2005eko uztailean Servicio Forestal de Gipuzkoa liburua aurkeztu zuen. Hasieratik 1925era arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua, zerbitzua sortu zenetik 100 urte bete direla eta.