Sendagileak

Ayegui y Sanz, Victoriano

1826an Arronizen (Nafarroa) jaiotako medikua. Madrilen hil zen 1879an.

1849an Medikuntzako lizentziatura erdietsi zuen. Hastapenetan landa-mediku gisa aritu zen Nafarroako hainbat herritan, adibidez Gesalatzen, 1850 eta 1853 bitartean.

Gerora Madrilera jo zuen eta Osasun Kontseiluko idazkari izatera iritsi zen. Mediku gisa, Montserrat ospitaleko profesional izan zen. 1877an bainuetxetako medikuen multzoan sartu zen eta Kortezubiko (Bizkaia) bainuetxeko zuzendari izan zen, aipatu urtetik hil arte.

  • GRANJEL, Mercedes in SÁNCHEZ GRANJEL, Luis (koordinatzailea). Diccionario histórico de Médicos vascos, Bilbo, 1993.
  • MARTÍNEZ REGUERA, L. Bibliografía Hidrológico-médica Española; II: 788-89 (Madrid, 1897).