Abokatuak

Aycart Orbegozo, José María

Kultura-nortasuna. Zuzenbidean lizentziatua Salamancako Unibertsitatean (1953). 1953az geroztik jarduneko abokatua da, Donostia, Iruñea, Burgos eta Bizkaiko Elkargoetakoa. Enpresa eta Elkargo Profesionalen aholkularia.

Antzerki afizionatuko hainbat koadrotan aktore izan zen, eta José María Ferrer Chaparteguirekin batera, Gipuzkoako Kultur Zirkulu eta Ateneoko "Aula del Buen Teatro" taldeko zuzendaria (1950 eta hurrengo urteak). Donostiako Antzerki Klubaren udal-sorkuntzaren partaide eta sustatzailea. Halaber, Donostiako Zine Klubeko lehendakariorde eta sortzailea (1950etik 1961era) eta Zine Kluben Federazio Nazionaleko presidenteordea (1956) izan zen.

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko Batzorde Exekutiboko kidea (1958-1964) eta jaialdi horretako zuzendarikidea 1963an. Donostiako Mendeurreneko Oroitzapenen komisarioa (1813-1863-1963). Zalduondoko (Araba) Kultur Elkarteko sortzaile eta idazkaria (1974-1997). Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide supernumerarioa (1964) eta numerarioa (1970). Segurako hiribilduan "Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorraren Alderdi Juridikoei" buruzko Sarrera Lezioa eman zuen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako Batzordeko idazkaria 1996 arte. Erakusketaren zuzendaria biurtekoetan: 1989ko ekainaren 17tik 1991ko ekainaren 22ra eta 1995eko ekainaren 17tik 1997ko ekainaren 21era.

Zuzenbide, Historia, Arte eta Literaturari buruzko ikastaro eta argitalpenetan hizlari eta laguntzaile.

2005eko apirilean, La Sociedad Económica Vascongada de los Amigos del País y su Segunda Época (Donostia, 1899-1944) lana aurkeztu zuen Donostian, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, "Euskal ilustrazioa" bilduma, XV. eta XVI. liburukiak.

Jose Maria Aycart 2010eko maiatzaren 19an hil zen Donostian, 82 urte zituela.