Sendagileak

Aya Goñi, Andrés

Medikua. Euskalzalea, Iruñeko Eusko Ikaskuntzen bazkide eta ikasle izan zen 1932az geroztik. 1933an hasi zen mediku lanetan (birika eta bihotza). Alemaniara jo zuen ikastera, baina 1936an herrialde hura utzi eta ejertzitoan sartu zen boluntario gisa. Bizkaian aritu zen Errepublikaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde. Duesoko espetxean sartu zuten eta egoera hartan bere adiskideen mediku modura jardun zuen.

Askozaz beranduago Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidente izan zen lau urtez. 1980an Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko eta Ongizateko kontseilariorde izateko hautatu zuten.

1988ko uztailaren 27an hil zen.