Kazetariak

Auzmendi Larrarte, Jose Maria

Txema.

1949an Ordizian jaiotako apaiz eta kazetari gipuzkoarra. Jesuita.

Egunkaria-ko erredakzio kontseiluko kidea zen, eta Auzitegi Nazionalean epaitu zuten, segudien egunkari horren aurkako auzi penalean, eta absolbitu egin zuten, 2010ean, egunkariaren zuzendaritzako beste 4 kiderekin batera. Gazteekin lan egin du Azpeitian, drogarekin lotutako pertsonekin, eta, 1999an, komunitate mistoa sortu zuen Donostian: 18 lagun bizi dira, jesuita erlijiosoak, laikoak eta hainbat preso eta etorkin. Asteburuetan kartzelatik ateratzen diren eta nora joan ez duten presoak hartzen dituzte. Familia giroan jasotzen dituzte, aldi baterako, ikasketa proiektu bat edo lan bat aurkitu arte.

2004an Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen lehen saria eman zion, presoekin eta etorkinekin egindako lanagatik.