Merkatariak

AURICENA, Juan Ignacio

Euskal emigrazioaren prosopografia. Hondarribiako (Gipuzkoa) merkatari naturala. XIX. mendearen hasieran Nueva Españako (Mexiko) gizonik garrantzitsuenetarikoa zen eta Mexiko Hiriko hiri-miliziako kidea. Garibay mariskalaren gobernu berriak agindu zion Iturrigaray erregeorde kargugabetuaren emazteari Veracruzeko portura laguntzeko, penintsulara ontziratua izan zedin.

Jesús RUIZ DE GORDEJUELA
URKIJO Ikertzailea, Euskal Herriko Unibertsitatea-E.H.U.