Lexikoa

Atxonzarko

Arakil-Irañetako bailaran Inauterietan erretzen zuten panpina. Asteartean prestatzen zuten panpina gero sutan erretzeko, festa bukatu zela adieraztearren. Praka, alkandora eta jaka zahar batez janzten zuten. Lastoz betetzen zuten, eta zapi bat hartu eta belarrez beteaz egiten zioten burua, eta ondoren txapela jartzen zaitzaion. Moxorroek herrian zehar ibili eta gero, erre egiten zuten.