1920ko maiatzaren 28an Aretxabaletan jaiotako editore eta kultur sustatzaile gipuzkoarra. Ameriketan bizi izan zen 1945era arte. Pedagogia ikasketak egin zituen eta Filosofian lizentziatu zen Bogotako Javierana Unibertsitatean. Caracasen fundatu zuen, I.arekin batera. Oñatibia, "Argia" aldizkarikoa.
"Edili" argitaletxe bilbotarraren zuzendaria (1960). "Anaitasuna" aldizkariaren eraberritzailea. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren lehen bi edizioen sustatzaile, Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastolen bultzatzaile. Nafarroan, 1970 eta 1984 artean Iruñeko San Fermin ikastola zuzendu zuen eta Jaso ikastolaren eta Olazti, Lizarra, Etxarri Aranaz eta Arbizuko ikastolen sustatzaile izan zen.
Ohorezko euskaltzaina. 2003an Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona saria jaso zuen.
Jesus Atxa Agirre 2007ko urriaren 23an hil zen Iruñean, 87 urte zituela.
Honako artikulu hau oraindik ez da entziklopedia honetan euskaraz landu. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bilduman informazio gehiago eskura dezakezu Jesus Atxari buruz.

