1976an Donostian jaiotako artista.
Arte Ederretan lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean. 1999an Lasarteko aire zabaleko pintura saria lortu zuen eta Bar Iruña bilbotarraren Maiatzaren 1eko lehiaketan aukeratua izan zen; 2000n Gipuzkoako elkarte artistikoaren lehen saria irabazi zuen; 2001ean eta 2002an "Chillida Leku" lehiaketan aukeratua izan zen. 2002an, Tolosaldeko aire zabaleko ingurumen-pinturaren lehen saria jaso zuen. 2004ko ekainean bere jaioterriko Delta-Arte galerian egin zituen erakusketak, emakumearen irudia ardatz hartuta.
