Abeslariak

Astigarraga, José Antonio

1855eko azaroaren 5ean Eibarren jaiotako tenore gipuzkoarra.

Damaskinatzailea, gazte joan zen Mexikora, 1882an bere lanbidean aritzera. Abeslari liriko gisa egin zuen debuta, afizionatu moduan, Mexikoko hiriburuko Antzoki Zaharrean. 1884an itzuli zen Eibarrera. Placido Zuloagak, bere lagunak, Morphy kondea aurkeztu zion, Alfontso XII.aren idazkaria, eta haren aurrean Iparragirreren hainbat zortziko abestu zituen. Madrilen hasi zituen musika ikasketak, Milanen jarraitu zituen, Maria Cristina erreginaren babesari esker.

Bilboko Elkarte Filarmonikoak 1886an gonbidatu zuen, La Favorita operari buruzko bariazio batzuk interpretatuz. Maria Cristina erreginak eta Isabel infantak lau urtez luzatu zioten pentsioa.

Milango Scala taldean debuta egin zuen Normarekin; arrakastak luzaroan eraman zuen bira Italiako hainbat hiritan zehar, Otello, Aida, Trovador, Poliuto, Pagliaci, Ernani eta abarrekin.

Mende bukaeran Buenos Airesera joan zen. Ameriketan hainbat garaipen lortu ondoren, Buenos Airesen esan zion agur publikoari.

Jaioterrira itzuli zen, Antonio Iturrioz alkateak eskainitako serenoen kabo kargua onartuz, eta ongintzazko eta estiloko galetan parte hartzen jarraitu zuen.

  • DENTICI, Nino. Opera eta zarzuelako euskal abeslarien hiztegi biografikoa, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbo, 2002.
  • SARASUA GISASOLA, Ramón María: Musika Eibarren. Eibarko Musikoak, Ego Ibarra, Eibarko Udala, 1991.