Instrumentugilea

Askunze Parada, Iñaki

1963ko azaroaren 14an Donostian jaiotako musikari eta konpositore gipuzkoarra, Iruñean bizi dena. Iruñeko eta Donostiako kontserbatorioetan ikasi zuen, eta karrera amaierako saria eskuratu zuen. Hiru urtez bizi izan zen Berkleeren (Boston, AEB), Performance eta Jazz composition graduatuta.

Jaialdi askotan aritu da, baita RTVEko Orkestra sinfonikoarekin ere. Gonzalo Tejada Quarteten taldean aritu zen. Iruña Big Band zuzentzen du. Goi Mailako Musika Eskolako (Musikene) irakaslea eta Pirineos Jazz Orchestrako musika zuzendaria; bi liburu-cd argitaratu ditu: Saxofoietarako musika (I eta II) eta Eskalak, moduak eta patroiak (2004).

Para Dizzy (Elkar) argitaratu du.