Mendiak

Askaata

Ataungo mendi baten izena da, eta bertan, leizea, ur sufretsuak eta antzinako meatze-galeria topa ditzakegu. Askaatako leizea zezenko gorriaren figuran agertzen zaigun jeinuaren (Txaalgorri) bizitokia da. Toki iluna da, gaztainondoz eta haginez betetakoa. Han, beste iturri bat dago, eta inguruko baserriek bertatik hartzen zuten edateko ura, baita Leuzbeltz baserrikoak ere. Azken etxe horren arrastoak, antzinako iruleen oroitzapen legendarioz inguratuta daude, eta Atxurbiko tontorraren azpian eta Urrezuloko-armura trikuharri zaharraren (urrezko ardi-larruaren tumulua) arrastoen azpian ikus daitezke oraindik ere.