1980ko maiatzaren 31n Usurbilen (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Bilboko Athleticek fitxatu zuen, Antiguokotik zetorren gazte adinean. Jubenilen lehen taldean eta bigarren taldean aritu ostean, Lehen Mailan debuta egiteko aukera izan zuen 2000ko apirilaren 2an, Atletico Madril-Athletic partidan (1-2). Hala ere, ez zuen beste aukera askorik izan, eta Ligako hiru partida jokatzera iritsi zen, bi kanpaina ezberdinetan banatuta. 2001 / 02 denboraldian Bigarren Mailan jokatu zuen Extremadurarekin -13 partida, gol bat-. Hurrengo hiru urteak Bigarren B Mailako Alacanten eman zituen, maila onean amore eman zuen eta etxera itzultzeko balio izan zion, Eibarrera, 05/06 denboraldian, ordutik –2007ko otsailean– defendatzen duen elastikoarekin.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
