Arkiekto bizkaitarra, Iurretan jaio zen 1705an. 1781ean hil zen, 76 urte zituelarik.
Monje bilakatu zen Valladolideko San Benito monasterioan 1731an. Obra-maisua izanik, Gaztelan hainbat lanetan zuzendari gisa ibili zen, esaterako, Hornija eta Villardefrades hiribilduetako elizak, edota Santa Maria del Duero-ko priore-etxea. Bestelako lanetan ere, zatika izan bazen ere, zuzendari gisa aritu zen: Fromistako monasterioa; Sahagun inguruan San Pedro de Dueñas mojen monasterioa; Fuentes-eko etxaldea; Valoria bizkondearen etxaldea Valladoliden. Hiri horretan ere ospe handiena emango zion lana burutu zuen: hiriko monasterioan klaustro nagusiko bi galeria. Berez, XVI. mendeko beste bi galeriatan oinarritzen dira, Juan de Herrera edota Ribero Radak egindakoak alegia. Monasterio berean beste galeria bat ere egin zuen, hegoalderantz dagoena, Esgueva ibaia eta koruaren atzealdeko esparruaren artean.
