Idazle eta kazetaria, Donostian (Gipuzkoa) 1947an jaioa.
Haurra zelarik, Elbira Zipitria irakaslearekin ikasi zuen, 1936-1939ko gerra zibilaren ondoren ikastolen (euskarazko eskolen) mugimenduaren aitzindaria. Gero, seminarioan eta jesuitekin ikasten jarraitu zuen. Ondoren, Kazetaritza ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean.
Kiroletako kazetari gisa egin zuen lehen lana, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarian. Gero, Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren eta Egin egunkariaren erredakzioetan idatzi zuen.
Aipatutako aldizkarian argitaratutako ipuinak liburu itxuran bildu zituzten, Ipuin beltzak izenburupean (Euskaltzaindia, 1984). 1988. urtean irabazi zuen Errenteriako Udalak (Gipuzkoa) antolatutako Ereintza ipuin lehiaketako lehen saria, Urrezko ezteiak lanari esker.
