1956ko apirilaren 1ean Astigarragan jaiotako nortasun kulturala.
Filosofia eta Letretan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (1978). Liburuzain gisa lan egin zuen Donostiako Udal Liburutegian, eta hemerotekaren katalogoa egin zuen bertan, Eulalia San Agustinen zuzendaritzapean. 2002ko urtarriletik 2009ko maiatzera arte Kultura Ondarearen zuzendaria izan zen Eusko Jaurlaritzan, eta 2009tik aurrera Donostiako Alderdi Eder Liburutegiaren arduraduna da.