Sukaldariak

Arzak Espina, Elena

1969an Donostian jaiotako sukaldari gipuzkoarra. Ikasketak Luzernako (Suitza) Ostalaritza Eskolan egin zituen 1988 eta 1991 urteen artean, Europako jatetxe garrantzitsuenetan zabalduz, eta Troisgros, Alain Ducasse, Pierre Gagnaire edo Ferrán Adriá bezalako izenen dizipulu izan zen. Juan Mari Arzak aitaren jatetxean egiten du lan, Donostian. 2001eko maiatzaren 21ean "Chef de l'Avenir 2000" sari ospetsua jaso zuen, Nazioarteko Gastronomia Akademiak emana (2003).