Sukaldariak

Arzak Arratibel, Juan Maria

1942ko uztailaren 31n Donostian jaiotako sukaldari gipuzkoarra.

Bere jaioterriko Mirakruz Gaineko familia jatetxean hasi zen. Bere ezagutzak hobetu zituen Frantzian, sutegi ospetsuenetan: Bocuse, Troisgros, Senderens, Boyer eta Arrambide. "Nouvelle cuisine" teknika modernoak euskal sukaldaritza tradizionalari aplikatuz eta produktuarekiko errespetu zorrotzaren alde eginez, Euskal Sukaldaritza Berria izeneko mugimenduaren buru izan zen 70eko hamarkadaren hasieran.

Bere jatetxeak 1974an lortu zuen lehen Michelin izarra, bigarrena 1977an eta hirugarrena 1989an.

1992ko martxoan, Sukaldaritzaren Artearen Saria jaso zuen Genevan, Nazioarteko Gastronomia Akademiak emana. Eusko Jaurlaritzak "Lan Onari" saria eman dio, 2001eko edizioan, bere plateren sormenagatik eta Euskadi kanpoan proiektatzeagatik ondo egindako lanari. Donostia Hiriko Urrezko Domina da, Meritu Turistikoaren Urrezko Domina 2002an eta, urte berean, Arteen eta Letren Frantziako Ordenako Zaldun izendatu zuten (2005).