Bertsolariak

Arzac Arana, Francisco

Patxiku Amueder.

Altzan (Gipuzkoa) jaiotako bertsolaria, Amueder baserrian, 1859ko abenduaren 1ean. Donostian hil zen, Antiguan, 1928ko ekainaren 28an.

Ezkondu zenean, Galantaenen hasi zen bizitzen, gero Apaolara pasatu zen. Bere jaiotetxearen izena zela eta, Patxiku Amueder izenez ezagutzen zen. Bertsolari inprobisatzaile gisa, Txirritarekin lehiatu zen noizbait; idazle gisa, Azpeitiko Sariaren inguruan sortutako polemikan Udarreguiren alde egin zuen hitzaldia eta osabari eskaini ziona nabarmendu behar ditugu

Cfr. Auspoa, 27 eta 76.