Literatoak

Artola Larrañaga, Ramon (2004ko bertsioa)

1831ko abuztuaren 31n Tolosan jaio eta 1906ko abuztuaren 20an Donostian hil zen idazle gipuzkoarra. Pepe eta Rosarioren aita da, euskal idazleak hauek ere. Linternero, margolari eta olerkari herrikoia, Artolak boluntario liberal gisa parte hartu zuen bigarren karlistadan; bere ekoizpen oparoa Manterolaren «Cancionero Vasco»-n eta «Euskal Erria» aldizkarian argitaratu zen, neurri batean «Auspoa» bilduman jasoa izan zelarik Sagardoaren Graziga ta beste bertso asko, «Sagardoaren grazia eta beste bertso asko» izenburupean. 53 urterekin Iziarko lehiaketan saritua izan zen (1884) eta gero beste askotan. Hil eta hiru urtera argitaratu zen Donostian bere Guipuzkoako kondaira laster bat, itz-neurtuzko moldaketa. «Breve historia de Guipuzcoa. bertsotan». Informazio gehiagorako eta testu antologikoak irakurtzeko, ik. B KIDEGOA. LITERATURA, t. II.-

Neurtizlarien gudua Elizondoko bestetan garhait saria eraman duen kantua , Bayona, 1879, Imprenta Lamaignère, 1 orr. 2004an, "Auspoa" bildumak, Antonio Zavalaren zuzendaritzapean, eta 284 zenbakiarekin, Artola Sagardoaren graziya (II) artistaren lana argitaratu zuen.