Filologoak

Artola Kortajarena, Koldo

1938an Donostian jaiotako filologo gipuzkoarra.

Dialektologoa. Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa egiten duen talde teknikoko kidea. 1980 eta 1998 artean, Kutxako euskara sustatzeko zerbitzua zuzendu zuen. Bernardo Estornés Lasaren kolaboratzailea Diccionario español-uskara roncalés/Erronkariko uskararen hiztegia lanean (Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1997). Pedro de Yrizarrekin lankidetza estuan aritu zen aditzen morfologiaren alorrean.

Fontes Linguae Vasconum eta IKER aldizkarian argitaratutako lanen egilea. 2004ko azaroan Ohorezko euskaltzain izendatu zuten.