Literatoak

Artola Eliceche, Jose

Pepe Artola.

Euskal idazlea. Donostian jaio zen 1864ko urtarrilaren 4an. Donostian hil zen 1929ko apirilaren 21ean 65 urterekin.

Ramon aitaren moduan, iturgina eta pintorea, dekoratzailea eta paper jartzailea izan zen. Argitaratu zituen lehen bertsoak 1882koak izan ziren, 18 urte zituenekoak. 28 urterekin saria lortu zuen 1892ko Euskal Festetan, Praisku monologoarekin eta sei urteren buruan, (1898) beste bat lortu zuen Zestoako Euskal Festetan sainetearekin Lehorreko arrantzalea ekimenean. 1886 eta 1918 artean Euskal-Erria eta La Galerna aldizkarietan aritu zen bertsoak argitaratuz. Garai hartan Euskal-Fedea antzerki sozietatearen elementu nagusia izan zen. Aldizkari hauetan ere gogotik aritu zen laguntzen: Euskaltzale, Ibaizabal, Baserritarra, Ttun-ttun, La Brecha, Pueblo Vasco, Novedades eta Buenos Aireseko La Baskonia. Artolaren jarduera anitza da eta umore ona berriz, ohikoa. Pello Kirten (1906) estreinatu zuen, Joxepa ta Bittori argitaratu zuen (1909), Mendi Mendiyan pastoral lirikoa estreinatu zuen bere letrarekin (1910) eta Euskal-Erria aldizkarian Maria Iñaxi Nirea monologoa. Arrakasta izan du lituratura-lehiaketetan, izan ere, 1907an saritua izan zen: Motxa erriyan monologoa eta komedia ekimen batean Xabiroya (1902).

  • Armiarma. Literaturaren zubitegia. "Pepe Artola" [Kontsulta data: 2011ko urriaren 7].
  • AZTERZALE. "Pepe Artola". Euskal Esnalea, 1929, 77-79 or.
  • EIZAGUIRRE'TAR, J. "Pepe Artola". Euskal Esnalea, 1921, 117 or.
  • Euskaraz.net. Pepe Artola. [Kontsulta data: 2011ko urriaren 7].
  • GARRIGA,G. "Inventario Bibliográfico Vasco", Boletín Americano de Estudios Vascos, 1961, 188 or.; 1958, 96 or.
  • ONAINDIA, S. "Pepe Artola". Milla Euskal Olerki Eder, 553 or.
  • LA GALERNA. Pepe Artola, 1890, 4 zbk, 4-5 or.
  • LABAYEN, A. Teatro Euskaro, Col. Auñamendi, 42-43 zbk.