Eskultoreak

Mendizabal, Hilario de

XVIII. mendean Eibarren (Gipuzkoa) jaiotako eskultorea eta Juan Bautista Mendizabal eskultorearen anaia.

Oñatin ikasi zuen Zumalderekin. 1736 eta 1739 bitartean, Fernando de Arizperekin batera, San Andres parrokiako erretaula nagusiko goiko gorputzak egin zituen, eta lehen gorputzak Araoztarrek egin zituzten. Gainera, parrokia bereko Animen alboko erretaularen egilea da, 1744 eta 1750 urteen artean churrigueresca trazan egina. 1743an Aste Santuko prozesioetarako Eraistea egin zuen. Geroago, Ferrolera joan zen itsasontzietako maskaroietan lan egitera, eta hiri horretan hil zen 1754an.