XVIII. mendeko eskultore gipuzkoarra, Eibarko Arizpe baserrikoa (Aizpe). Bere abizena Arespe bezala agertzen da batzuetan. Hilario de Mendizabal eibartarrarekin batera, bere jaioterriko (1736-1738) San Andres parrokiako erretaula nagusiaren goiko gorputzak eta atikoa egin zituen. 1747an, Joaquín de Uncetabarrenechearekin batera, Eibarko Azitain elizako San Antonioren erretaula egin zuen.
