Historialariak

Labayru y Goicoechea, Estanislao Jaime de

Euskal abadea eta historialaria, Batangasen (Filipinak) 1845eko maiatzaren 7an jaioa. Bilbon hil zen 1904ko urtarrilaren 22an.

Bere aitak, erronkariarra (Isaba, Nafarroa), Filipinasen gobernu militarra gauzatzen zuen. Bere ama, bilbotarra zen. Urte bete besterik ez zuela Bilbora etorri zen. Bere ikasketak hiribildu bizkaitarrean egin zituen, gero Gasteizen, Burgosen eta Bartzelonan jarraitzeko teologia eta kanonak ikasketak eginez. Abade 1872an ordenatu zen.

"La Voz de Vizcaya" egunkaria sortu zuen, geroago desagertu zena. "Lau-Buru", "Laurak-Bat" eta "Beti-Bat" egunkarietan, besteak beste, lankide izan zen, azkenean "El Basco" izenekoa sortu zuenera arte.

Hurrengo idazlanak idatzi zituen: La Iglesia y la Enseñanza, 1879; Estudios y hechos de la vida del Illtmo. y venerable vizcaíno Dr. Fray Juan de Zumárraga, natural de Durango, primer obispo y arzobispo de Méjico, Bilbo, 1880; Breve biografía de la venerable vizcaína Sor María Josefa del Rosario, Bilbo, 1881; Ligeras noticias acerca de !a vida, virtudes y muerte del Padre Francisco de Ugalde, mártir vizcaíno en el Gran Chaco, América del Sur, 1756, Bilbo, 1882; Galería de vascongados ilustres en religión. El taumaturgo Urrosola, Carmelita Descalzo, oriundo de Vizcaya, Bilbo, 1882; Galería de vascongados ilustres en religión, Bilbo, 1883; Lecturas eucarísticas, Bilbo, 1889; El nuevo prelado de Vitoria (R. Fernandez de Piérola), Bilbo, 1890; Galería de vascongados ilustres en religión, Bilbo, 1893; Historia general del Señorío de Bizcaya, Bilbo, 1895-1903. Hainbat artikulu argitaratu zituen "Euskal Erria" (1886-1909) eta "Boletín de la Comisión de Monumentos de Vizcaya" ( 1909 eta 1913) aldizkarietan.

Historia Akademiako kide urgazlea izan zen. 1895eko maiatzaren 27an Bizkaiko Jaurerriko ohorezko kronista izendatua izan zen eta, lau urte beranduago (1899ko apirilaren 5ean), Historia General del Señorío de Bizcaya izenburua duen bere lan ikaragarrian nabarmentasunez adierazten den idazle gisa zituen merituen lekuko eta aitorpen lez Bilboko Udalak ahobatez hiribilduko semetzat izendatzeari buruzko erabakia hartu zuen. Era berean, aldundi bizkaitarrak argazki handi bat egitearekiko erabakia hartu zuen. Bere Historia General del Señorío de Bizcaya, Jaurerriko artxibategi pribatu eta publikoak etengabe aztertu izanaren ondoren kontzientziaz gauzatutako zentoia, ikaragarrizko lana da. Albiste historikoengatik Labayruren ohiz kanpoko interes eta jakin-min gogoan izanik, idazlana, bere lurraldeko kultura, merkataritza, historia etab. buruzko bilakaeraren arlo guztiak biltzen dituen urtekari itxuran egituratuta dago.

Bere ospearen itzalagatik, bere lanaz Mañaricuak duen iritzia aipatzea bidezkoa da:

"Labayruren lanaz iritzia ematerakoan argitaratzen dituen agiriak ezin ahantzi ditzakegu, agiri horien gehienak argitara eman zituenean ezezagunak izan zirena eta askok gaur egun ere bere orrialdeetara jo beharra dugu argitaratuta ikusi ahal izateko. Hori da bere meritu ukaezinetariko bat. II.tik VI.erako aleen eranskinetan bilduta 749 folio orri ditugu eta testuan tartekatutako 1342ko Juan Nuñez de Lararen kapitulatua, 1392ko Anaitasunaren kapitulatua, 1452ko Foru Zaharra, Chinchillako kapitulatua, etab. bezalako ehun bat inguru agiri garrantzitsu eta luze gehiago erantsi beharko genituzke (..) "Juan Carlos Guerra heraldista eta genealogista ezagunak Labayruren lana historia "meritagarri" bezala izendatu zuen eta Julio Urkijok "lan erabat garrantzitsua...gure herriaren historiaren edozein atal, aurrerantzean, argitu nahien izan dadin edozeinek ezinbestean kontsultatu beharra izango duena". (Itzulpen moldatua gazteleratik)

Inolako ezbairik gabe Guerra eta Urkijo bezalako metodo historikoen erabileran hain ikertzaile zorrotzak izan direnen iritzi horiek erabat izenpetzen ditugu. Baina horrek ez du esan nahi Labayruren Historiak akatsik ez duenik. Nagusiena, bere planari buruzkoa, hau da, egun bezala historia sistematiko batena baino urtekariaren antz gehiago du. Jada esanda dago, agian, plan horren zioa Labayruk bere oharretan zituen sakrifikatu nahi izan ez zituen hainbat datu izanetik eratorri daiteke. Sistematika jasan bazuen, pozik izan gintezke bilbotar historialariak bere ikerketaren emaitza guztia era ordenatu baten emateaz. Eta hortxe datza bere erabilgarritasun nagusi eta nabaria egungo ikerlariarentzako, lana, geldi zen bezala geldituta, jakin-mina duen irakurle batentzat irakurtzea zaila baldin bada ere. Labayruk ez zuen Bizkaiak behar zuen Historia idatzi. Baina bere aurretik zegoena goitik gainditzeaz gain, aurrera eman zuen urratsa ikaragarria izan zen.